Olaztiko herria, Nafarroako mendebaldean aurkitzen den Urbasako parke naturalaren magalean kokatzen da.

Lasterketaren XVI. edizioa izango dena,2024-ko irailaren 28-an ospatuko da eta 17,2km +920metroko ibilbidea edukiko du.

Beti bezala, asteburu berdinean San Migel festak izaten dira Olaztin. Horregatik, lasterketatik aparte, larunbatean bazkari herrikoia, musika eta giro ederra egoten da eta asteburuari amaiera aparta emateko, igandean urteroko artisau azoka ospatzen da.

Aukera paregabea asteburu ederra pasatzeko. Animatu zaiztezte !